Tokiko II. Inbertsino Fondoaren eskutik lanak ematerako orduan langabezian diren ahalik eta pertsona gehienen kontratazioa lehenestea eskatu du PSE-EEk Bozeroale Batzordean. Era berean, emakumeentzako eta urritasunen bat duten pertsonentzako lanpostu gehien sortzen dituzten proposamenei ere lehentasuna ematea eskatu dute. Proposamena Ogasun Batzordera eroatea onartu dute.
Tokiko II. Inbertsio Fondoaren eskutik lanak ematerako orduan langabezian diren ahalik eta pertsona gehienen kontratazioa lehenestea eskatu du PSE-EEk Bozeramale Batzordean. Era berean, emakumeentzako eta urritasunen bat duten pertsonentzako lanpostu gehien sortzen dituzten proposamenei ere lehentasuna ematea eskatu dute. Proposamena Ogasun Batzordera eroatea onartu dute.
Pilar Rios zinegotzi sozialistak nabarmendu duenez, Tokiko I. Inbertsio Fondotik jasotako dirua erabiltzerako orduan, lanak ematerako orduan irizpide ekonomikoari eman zion garrantzia Gobernu Taldeak. \"Lehiaketa eginda, enpresei ia 3,95 milioi euroan eman zizkien obrak; Espainiako Gobernuak emandako diru-laguntza baino 919.000 euro\". Ildo horretan, diotenez, \"izan daitezke Udalak, zoritxarrez, ia milioi bat euro bueltatu behar izatea eramandako kudeaketa txarragatik. Izan ere, ez da bete tokiko inbertsio fondoaren helburuarekin: lana ematea ahalik eta jende gehienari\".
Udalak \"berriro ere akats berak\" egin ez ditzan, \"eta herriak ez dezan horrenbeste behar duen dirua galdu\", PSE-EEk eskatu du jasotako eskaintzen artean aukeraketa egiteko erabilitako irizpide \"garrantzitsuena\" ahalik langabetu gehien kontratatzea izatea. Era berean, emakumeentzat zein urritasun bat daukaten pertsonentzat lanpostu gehien sortzen dituen proposamenen alde egitea.
Riosen berbetan, \"Durangok, 1.490 langabetu baino gehiagorekin —INEMeko 2009ko azaroko datuak dira—, ezin du horrelako aukerarik galdu. Laguntza horien helburua ez da horrenbeste hiri-baldintzak hobetzea, egitasmo publikoak martxan jarrita lanpostuak sortzea baino. Udalak ezin du Tokiko II. Inbertsio Fondoaren filosofia ere distortsionatu\".