Telazko poltsak banatuko dituzte etxez etxe

Anboto 2009ko abe. 16a, 16:51

Telazko poltsa birziklagarriak banatuko ditu Durangoko Udalak etxez etxe, durangarrek ez ditzaten \"plastikozko poltsa kutsagarriak\" erabili\" erosketak egiterako orduan. Guztira, 10.400 poltsa banatuko dituzte.

Telazko poltsa birziklagarriak banatuko ditu Udalak etxez etxe, durangarrek ez ditzaten \"plastikozko poltsa kutsagarriak\" erabili\" erosketak egiterako orduan. Guztira, 10.400 poltsa banatuko dituzte. Udalak Aldaketa Klimatikoaren Kontrako udal plana onartu gura du epe laburrean, eta asteon abiatuko duten kanpaina hori plangintza horren aurrekari lez aurkeztu dute. Plastikozko poltsen kontsumoa murrizteaz haratago, \"plastikoa fabrikatzen eta desagerrarazten sortzen diren CO2 isurketak gutxitzea\" da helburua. Horixe da Udalaren helburua hurrengo urteei begira, Aldaketa Klimatikoaren Kontrako udal ordenantzan jasoko dena, hain zuzen. Agenda 21eko parte hartze foroan sortu zen ekimen hori, CO2 isurketak murrizteko asmoz, eta beste 50 ekimenekin batera jasoko da Aldaketa Klimatikoaren Kontrako udal plangintzan. Hemendik eta bost urtera, 2006ko isurketarekiko CO2 isurketak %2a baino gutxiago igotzea da asmoa. Telazko poltsarekin batera, aholkuak emango dira \"zaborra behar den moduan gestionatzeko\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!