Eztabaida ez da eten

Anboto 2009ko abe. 16a, 15:25

EAJ eta Jaurlaritzako Garraio sailaren arteko ik-mikak aurrera jarraitzen du. Izan ere, Durangoko EAJk barikuan emandako prentsaurrekoaren ostean, Arriolak adierazpenak egin zituen, baina EAJk ez ditu ondo hartu sailburuak esandakoak.

EAJ eta Jaurlaritzako Garraio sailaren arteko ik-mikak aurrera jarraitzen du. Izan ere, Durangoko EAJk barikuan emandako prentsaurrekoaren ostean, Arriolak adierazpenak egin zituen, baina EAJk ez ditu ondo hartu sailburuak esandakoak. Arriolak azaldu zuenez, Jaurlaritzak \'bizi dogun egoera ekonomikoa baloratuz lehenetsiko ditu proiektuak\'. EAJk aditzera eman du, \'Arriolak erantzunik eman gabe\' segitzen duela. Zera salatzen du, gainera: \'zergatik ez da une egokia Durangoko egoitza egiteko, eta bai, ordea, bere alderdikoek gobernatzen dituzten udaletako proiektuak gauzatzeko?\' Dena dela, Aitziber Irigoras alkateak jakinarazi duenez, proiektuaren alde lan egiteko prest dagoz, eta \'alde bien arteko batzar bat eskatuko\' du epeen eta arazo ekonomikoen gainean berba egiteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!