Santo Tomas feria antolatu dute abenduaren 23an, Frai Juan Zumarraga institutuan.
Santo Tomas feria antolatu dute abenduaren 23an, Frai Juan Zumarraga institutuan.
Ekitaldi sorta antolatu dute urteko azken eguna izango dutenerako. Horretara, 10:10etik 13:00era Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek atondutako mahaiak egongo dira ikusgai, hezkuntza zentroko Batxilergoko eraikinaren aterpean.
Horrezaz gainera, hainbat txapelketa ere antolatu dituzte. Pilota txapelketa eta futbito txapelketa jokatuko dituzte, frontoian eta kanpoko futbito zelaian (euria bada goiko gimnasioan), 10:10ean hasita; baita saskibaloi txapelketa ere, beheko gimnasioan, jakitera eman dutenez. Bestalde, 12:00etan hasiko den Herri Kirolen saioak kanpoko saskibaloi zelaian izango du lekua (euria bada beheko gimnasioan).
Dantza saioa eskainiko dute, 12:30ean, beheko gimnasioan (euria bada goiko gimnasioan); ordurako martxan izango dira 11:00etan hasitako mus txapelketa ere bai. Institutuko arduradunek azaldu dutenez, txapelketa eta jardueratan parte hartu duten guztien artean sariak banatzeko hitzordua 13:30ean jarri dute, kanpoko futbito zelaian (euria bada beheko gimnasioan).