Bariku arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan, \'Durango operazioa\' izeneko egitasmoaren egoeraz mintzatu ziren EAJko kideak, \'ardura\' azalduz eta \'informazio eza\' salatuz.
Bariku arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan, \'Durango operazioa\' izeneko egitasmoaren egoeraz mintzatu ziren EAJko kideak, \'ardura\' azalduz eta \'informazio eza\' salatuz.
Sergio Murillo, herriko juntako kidea, Uriko alkate Aitziber Irigoras, Juan Antonio Arieta-Araunabeña, EAJko talde parlamentarioko Garraio eta Lan Publikoen arduraduna, eta Bizkai Buru Batzarreko kide Unai Rementeriak egin zuten agerraldia Batzokian. Irigorasek, \'Durango Operazioa\' proiektuaren inguruan \'batzarra egiteko eskaera egin, eta Arriola sailburuaren eskutik erantzunik ez\' dutela jaso adierazi zuen.
EAJko kideek, gainera, \'informazio eza\' salatu zuten, \'geltoki berriaren eraikuntzaren inguruko hausnarketaren berri prentsaren bidez\' izan ei zutelako. Trenaren guztizko lurperatzea eta hesien erabilera \'noiz amaituko diren ere\' ez dakitela ohartarazi zuten, \'horrek Durangorako eta durangarrentzako dakartzan arazo guztiekin\'.