Merkatuko izotz gune \"jasangaitzena\" eta \"hamar aldiz garestiagoa\" kontratatu izana leporatu dio EAJri PSE-EEk. Diotenez, \"izotz pista sintetiko batek baino 12.257 bider energia gehiago kontsumitzen du\", eta gainerako udal taldeak kontutan hartu gabe hartu du erabakia Gobernu Taldeak, aurten onartu den arren Durangon Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Ordenantza.

Gogoratu dute 2008an, izotz pista artifizial eta sintetikoen arteko prezio eta energia kontsumoaren aldearen inguruko txosten teknikoa eskatu ziotela Tokiko Agenda 21eko Sailari.
Sozialistek ohar baten azaldu dutenez, Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Ordenantza indarrean jarrita Durangoko Udalak proposatutako neurriak hil honetan aurkeztu ditu Gobernu Taldeak batzordean.
\"Etsenplu emateko\" eta \"zeharkako\" neurrion artean energia kontsumoa jaisteko hainbat neurri bideratu gura dituztela adierazi dute. \"Era berean, isurketa inbentarioen, udaltzaingoen kontsumo hidrikoen monitorizazioen… emaitzak publikoki zabaltzeko kanpainak ere jarriko ei dira martxan\". Horretara, \"harrituta\" hartu ditu sozialistak zein izotz pista jarri daitekeen eztabaidatzek aukera eskatzean, pistaren alokairua dagoeneko eman dela erantzutean,\"dagokion batzordetik pasa gabe eta gainerako udal taldeei esan gabe\".
PSE-EEren berbatan, \"ematen du politika jasangarria ez dagoela EAJren lehentasunen artean. Beste behin erakutsi digute galeriari begira hartutako konpromisoak direla, eta ingurumen udal politikek arduratzen gaituen beste udal taldeekin eztabaida ekiditeko, oposizioko talde guztiok informatuak izateko eta adjudikazioen gainean eztabaidatzeko dugun eskubideari betoa jartzen dio\". Diotenez, \"ez dira gertaera berriak: hilabeteak dira Udalak ordaindutako fakturen gaineko azalpenak eskatu ditugula eta ez dugu erantzunik jaso. Larria deritzogu zein lotsagabekeriaz hartzen dituzten alkateak eta Gobernu Taldeak horrelako aldebakarreko erabakiak, eta gogorarazi gura diogu gehiengo absolutuz gobernatuta ere litzakeela legezkoa horrela gobernatzea\".