Komertzio txikiak laguntzeko neurri \"eraginkorrak\" zehaztea eskatu diete instituzioei +Dendak merkatari elkarteko ordezkariek. Gogoratu dutenez, Durangon, Abadiñon, Iurretan eta Izurtzan bakarrik, +Dendakeko bazkide diren establezimenduen artea, 1.000 lanpostu zuzen sortzen dituen sektorea da. 25. urteurren Galan egin zituzten adierazpenok.

Durango, Abadiño, Iurreta eta Izurtzako udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskertu arren, \"ahalegin handiagoa\" eskatu diete. Era berean, +Dendak elkarteko lehendakari ohi Jose Luis Zuloaga penatuta agertu zen instituzioetatik datozen laguntzak \'animazino ekintzak antolatzera mugatzen\' direlako, \'azpiegiturak hobetzera baino\': \'Hiri-komertzio politika animaziorako laguntzak baino gehiago izan behar du, sektorea eta herritarrak babesteko ekintza urbanistiko konkretuek lagundu behar dute\'. Ildo horretan, gogoratu dute administrazio publikoei \'aparkamentu disuasorioak bultzatzeko edo mogikortasun jasangarriak bultzatzeko ekimenak aurkeztu zaizkiela. Baina ez dira onartu\'.
Plateruenan ospatutako galan +Dendak elkarteko sei lehendakariak omendu zituzten, lehenengo Zuzendaritza Batzordeko hiru kide ez eze. Baita taldearen sorreran lanean jardun zuen laugarren merkatari bat ere. Durangoko Kurutziaga gurutzearekin Imanol Larrinagaren litografia jaso zuten guztiek. Hainbat udaleko ordezkariek ez eze Jaurlaritzako Turismo Saileko Maite Balmaseda ere izan ziren ekitaldiak.
Gala hasi aurretik II. Laburmetrai Lehiaketaren sariak ere eman zituzten. Lau lan aurkeztu ziren eta lehenengo zatia lan biren artean banatu zen: Eta nik ere (Iban Gorriti eta Gaizka Izagirre) eta Egunon (Joseba Rodriguez). Bestalde, Pro-Slow City Merkataritzari buruzko I. Kontakizun Laburren Lehiaketara aurkeztutako 12 ipuinak batzen dituen liburuxka ere banatuko dute +Dendakeko 180 komertzioek euren bezeroen artean. Guztira 7.000 kopia banatuko dituzte.