Gabonei begirako ekitaldi sorta antolatu du aurten ere Udalak. Abenduaren 19an hasi eta urtarrilaren 9a bitartean makina bat ekitaldi izango dira gazte zein helduentzat.
Ipuin kontalariak, abesbatzen kontzertua eta umeentzako antzerkia antolatu dituzte bestelako ekitaldien artean. Izotz Gunea, berriz, abenduaren 22an zabalduko dute. Aurretik, 20an, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako Gabon Kanten Haur Jaialdia ere egongo da.
Gabonetako parkea egokituko dute urtarrilaren 3an eta 4an, Landako Gunean. Era berean, urtarrilaren 2an, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots izango dira Durangon.
Olentzero eta Mari Domingineri harrera eta Erregeen kabalgatak ez dute hutsik egingo aurten ere ez.