Urteko diru-biltzea egingo du Minbiziaren Aurkako Elkarteko Durangoko batzordeak domekan. Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginda egingo dute eskea, abenduaren 13an.
Urteko diru-biltzea egingo du Minbiziaren Aurkako Elkarteko Durangoko batzordeak domekan. Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginda egingo dute eskea, abenduaren 13an.
Hala ere, Minbiziaren Aurkako Elkarteak urteetan herriko komertzioetara jo izan duen arren laguntza ekonomiko bila, iaz egin legez eta \"krisi ekonomiko egoera dela-eta\", aurten ere ez dira bertotik pasako.
Beraz, abenduaren 18an ere, hiru mahai jarriko dituzte: Santa Maria, Santa Ana eta San Fausto elizetan, hain zuzen ere. Batutako dirua Minbiziaren Prebentzio eta Formazio kanpainetara, gaixo eta senideei laguntza psiko-soziala eskaintzera eta ikerketara bideratuko dute, jakin eragin dutenez.