PSE-EEren egoitza lekuz aldatzeko protesta

Anboto 2009ko abe. 10a, 10:18

Bost hilabete dira Astxiki kaleko 1eko sozialisten egoitzan lehergailu bat zartarazi zutela, kalte material handiak eraginez. Oraintsu, inguruko hainbat etxetan \'Sederik ez\' zioten kartelak eskegi dituzte; astea amaitu orduko hainbat kendu egin dituzte.

Bost hilabete dira Astxiki kaleko 1eko sozialisten egoitzan lehergailu bat zartarazi zutela, kalte material handiak eraginez. Euren etxeetatik irtenarazi ere egin zituen bizilagunak Ertzaintzak, gas ihesak sortutako arduragatik; Herritarren Arretarako Zerbitzuan, berriz, 20 bat erreklamazio jaso zituzten. Oraintsu, inguruko hainbat etxetan Sederik ez zioten kartelak eskegi dituzte; astea amaitu orduko hainbat kendu egin dituzte. Aralarrek PSE-EEri elkartasuna adierazi eta kartelok kentzeko eskatu du, ohar batean. Ez deritze \"bidezko\", eta \"eskubide politikoa erabiltzeko denen eskubidea\" defendatu du: \"Gertaeron eragileei mehatxua utzi dezaten eskatu beharrean, biktimekin krudelkeriaz jokatzen da; iraina bikoitza da\". Uztailean sortu ziren kalteak albait arinen konpontzea ere eskatu diote Durangoko Udalari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!