Biltzerako orduan \"bidezkoagoak\" izango dira 2010erako Ordenantza Fiskalak, jarduera ekonomikoa \"sustatuko\" dute eta gutxien kutsatzen duten ibilgailuentzat hobaria izango da.
Biltzerako orduan \"bidezkoagoak\" izango dira 2010erako Ordenantza Fiskalak, jarduera ekonomikoa \"sustatuko\" dute eta gutxien kutsatzen duten ibilgailuentzat hobaria izango da.
Halaxe gogoratu du PSE-EEk, ohar baten. Sozialisten zuzenketa gehienak batu direla diote, eta \"egindako ekarpenekin nabarmen hobetu\" direla.
Komertzioa eta jarduera ekonomikoa bultzatzera bideratu dituzte zuzenketak, azaldu dutenez, eta terrazekin bide publikoa hartzeagatiko tasetan \"hobekuntzak\" batu dira. Energia berriztagarriak erabiltzeagatik Ekonomia Jardueren gaineko Zergan hobariak jasota ordenantza \"berdeagoak\" egin ei dituzte; baita CO2 gutxiago isurtzen duten ibilgailuentzat ere. Azkenik, zaborren gaineko tasan \"sortutako zabor kopurua\" hartuko ei da kontutan.