Durangoko Azokaren baitan, Tokikom proiektua aurkeztu zuten martitzenean. Topaguneako tokiko hedabideen marka bateratua da, eta tartean dago baita ere Anboto. [imgd]http://www.anboto.org/images/6700/6764/1.jpg[/imgd] \'Tokiko hedabideen talde izaera azpimarratzea eta elkarlanerako bideak garatzea\' da bere helburu nagusia, ordezkariek azaldu zutenez. Elkarlan horren \'lehen fruitua\' tokikom.com webgunea dela adierazi dute. Hasierako fase honetan Euskal Herri osoko 20 aldizkarik hartu dute parte. Hauek izan dira aurkezpenean, ezkerretik hasita: Xabier Goienetxe (Aikor! aldizkaria), Eneko Azkarate (Goienkaria), Jone Guenetxea (Anboto aldizkaria), Jasone Mendizabal (Topagunea) eta Joxe Rojas (Topagunea).