Babeseko etxebizitzak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaiak sailaren esku uztea onartu du udalbatzarrak. Horretara bai Aramotzen \'52 etxebizitza\' bai San Roken \'143 etxebizitza\' aurreikusitako babesekoak eraikitzeko egitasmoei eman gura diete bultzada. EAJ, PSE-EE, PP eta Aralarrek egin dute alde. Talde Mistoak, berriz, kontra egin du.
Babeseko etxebizitzak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaiak sailaren esku iztea onartu du udalbatzarrak. Horretara bai Aramotzen \'52 etxebizitza\' bai San Roken \'143 etxebizitza\' aurreikusitako babesekoak eraikitzeko egitasmoei eman gura diete bultzada. EAJ, PSE-EE, PP eta Aralarrek egin dute alde. Talde Mistoak, berriz, kontra egin du.
Ikerketa sozio-demografiko bat behar dela uste du Talde Mistoak, \'zer daukagun, zer behar dugun, eta norantz goazen jakiteko\'. Diotenez, \'ez dakigu zer behar duen Durangok,; zenbat etxe behar diren edo zein politika jarraitu beharko genukeen\". Bestalde, babesekoak \'gutxien daukatenentzako aukera\' direla aitortu duten arren gutxiengo batzuk zehazten direla gogoratu dute, eta beraz \"baztergarriak\" direla. Alokairu sozialeko parkeari \"beharrezkoa\" deritzote, \"errentaren arabera banatzekoak\". Oier Perez zinegotzia babesekoen filosofiaren aurka agertu da, \"gutxiengo irtenbide bat den arren, ez dituzte-eta herritar guztien etxebizitza eskubideak bermatzen\".
Aralarrek nabarmendu duenez, \"zaila da herri honetan etxebizitzak eraikitzea. Zazpi urte pasa dira eta gairi bueltaka jarraitzen dugu\". Aramotzeko etxeak behingoz egitea eskatu dute. PP ere ados agertu da besterantzearekin, eta, PSE-EE egitasmook \"behingoz errealitate\" egingo direlako \"pozik\" agertu dira, \"areago eta gehiago jakinda Jaurlaritzak zehaztuta daukala horretarako aurrekontua\". Prozesu \"luzea\" eta \"korapilotsua\" izan dela autortu du EAJk, baina, ahal bezain azkarren eraikitzen hastea dela asmoa adierazo dute.