Juan Itziarko auzunean irisgarritasunak "hobetuko" dute

Anboto 2009ko abe. 3a, 13:00

Juan Itziarko auzuneko hirigintza lanei aurre egiteko 2010erako aurrekontu-konpromisoa onartu du udalbatzarrak. Zenbait urtetarako gastu moduan bideratuko da inbertsio hori. Ahobatez onartu dute. 40 urtetik gora dituen auzoaren \"modernizazioari\" heldu gura dio Udalak, lehenengo fase baten baitan jasotzen diren hirigintza lanekin.

Juan Itziarko auzuneko hirigintza lanei aurre egiteko 2010erako aurrekontu-konpromisoa onartu du udalbatzarrak. Zenbait urtetarako gastu moduan bideratuko da inbertsio hori. Ahobatez onartu dute. 40 urtetik gora dituen auzoaren \"modernizazioari\" heldu gura dio Udalak, lehenengo fase baten baitan jasotzen diren hirigintza lanekin. Horretara, irisgarritasuna hobetzeko lanak izango dira neurri handian, baina, argiteri berria ere jarriko dute ?\"ez-kutxakorra?\" baranda berriak ez eze. Gaur egun, etxebizitzetara heltzeko arazoak ditu auzoak. Izan ere, esaterako, inguruan dituen eskailerak traba arkitektoniko garrantzitsua dira; anbulantzia batek ez dauka etxabera sartzea, esaterako. Udalak auzokoekin batera jardun du guztira 226.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko duen egitasmoa lantzen ?\" aurretik 178.000 euro zeuden aurrekusita?\". Beharrezkoa Irisgarritasunari eta segurtasunari jagokonez \"beharrezkotzat\" jo du egitasmoa Aralarrek adostasuna azaltzeko. Era berean, nabarmendu dute agerian geratu dela aurretik auzokoekin egotea\" ondo \"datorrela, \"ondoren guztien oneritziarekin egitasmoa landu eta aurrekontua lotzeko\". PPk jasotako hobekuntzak nabarmendu ditu, auzokoek eginak, eta, ildo berean, azken horreen \"inplikazioa\" aitatu du PSE-EEk. Ganeratu dute Hiri Debekatuaren Mapan aurreikusitako zenbait puntu beltz ere konponduko direla. Herritarren eta Udalaren arteko \"hartu-eman zuzenaren\" garrantzia azpimarratu du Talde Mistoak: \"Egin daitekeela erakutsi da eta emaitza onekin, ganera. Auzokoak ere pozik daude eta udal teknikariei ere ondo datorkie\". Diotenez, auzokoak dira zein arazo dauden ondoen dakitenak. Auzoa \"hobetu\" egingo dela adierazi dute, eta irisgarritasun arazoak eta gune beltz batzuk konpondu ere bai. EAJk nabarmendu du \"aspalditik\" datorren egitasmoa garatzeko irtenbiderik \"politena\" ez dela zenbait urtetarako aurrekontua, \"baina, bai lanak ahal bezain azkarren hasteko era\". Aitziber Irigoras alkatearen berbetan, \"esan genuen auzokoekin berba egin gabe ez genuela ezer egingo eta horrela izan da, fruitu onak emanez\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!