Basauri eta Gipuzkoako mugaren arteko zatian, \"gaizki\" kobratutako ordansaria itzuli dadin hartu beharreko neurriak abian jartzea eskatzearekin batera berriro ere mahai-ganera ekarri du Alderdi Popularrak A-8 autobidea.
Basauri eta Gipuzkoako mugaren arteko zatian, \"gaizki\" kobratutako ordansaria itzuli dadin hartu beharreko neurriak abian jartzea eskatzearekin batera berriro ere mahai-ganera ekarri du Alderdi Popularrak A-8 autobidea.
Mozino bitartez egindako eskariak ez zuen aurrera egin ?\"PSE-EEren babesa baino ez zuen izan?\", baina, horren doakotasuna eta Durangaldearekiko \"diskriminazioa\" ekarri du udal taldeen ahotara. PSE-EEk \"agerikoa\" deritzo Durangaldearekiko \"diskriminazioari\", eta \"gaizki kobratutako horiek bueltatzeko legez aukerak\" badirela uste dute.
Mozio alternatibo lez Aralarrek aurkeztutako idatziak ere ez zuen nahiko babes lortu: popularrek egin zuten kontra, eta, ganerakoak abstenidu egin ziren. Batetik, PPk defendatu legez A-8ak ez lukeela doakoa izan behar iritzita, eta bestetik, Foru Aldundiaren kobratzeko erizpideekin bat ez datozelako aurkeztu dute idatzia; erizpide sozialak edo ingurumenekoak aintzat hartuta dauden \"kostu ez-zuzenak\" ere hartu beharko liratekeela kontutan dio Aralarrek. Hala ere, Durangaldearekiko \"diskriminazio garbia\" dagoela diote. Horretara, eskualdean mugikortasun egitasmoak bideratzeko eta diruz-laguntzeko Foru Aldundiari 50 milioi eskatzea proposatu dute .
Talde Mistoa \"funtsean\" ados dago popularren eskariarekin, \"herritarrei kobratu behar ez zitzaiena bueltatzea\" gura delako. Hala ere, dirua-bueltatzeko sistemari \"zaila\" deritzote. Ildo horretan, Aralarren proposamena hobetsi dute, mogikortasun planek jasotako neurrien nolakotasunaren arabera bada ere. Kasu bietan abstenidu egin dira, aurretik, A-8a doakoa izan beharko lukeela argitu ondoren: \"beti ere, garraio publikoa lehenetsiko duen politikak ere garatuta\".
Demagogia
EAJk popularren mozioa \"demagokikotzat\" jo du, \"populismo hutsean oinarritutakoa\". Gogoratu dute sententziak ez duela \"kobrantza egiteko derrigortasunik\" aitatzen, \"hori foru dekretu bidez egin beharko litzakeela baino ez dio\", nabarmendu izan du Aitziber Irigoras alkateak.
PPk nabarmendu du 260 milioi kobratu zaiela herritarrei eta epaileek \"Bizkaian ordaindu behar ez zeneko\" kobrantza aitatzen dutela. Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bai Auzitegi Gorenak emandako epaiak betetzea gura dabela diote.