Su hartu zuen Intxaurrondoko etxearen egoera

Anboto 2009ko abe. 3a, 10:53

Joan zen domekan su hartu zuen Intxaurrondo kaleko seigarren zenbakiko etxeak, eta Durangoko Udalak egoeraren berri eman du.

Joan zen domekan su hartu zuen Intxaurrondo kaleko seigarren zenbakiko etxeak, eta Durangoko Udalak egoeraren berri eman du. Argitu dutenez, \'Udalaren lehentasuna bertako bizilagunetaz arduratzea izan zen, eta ondoren etxeaz\". Beharrezko azterketak egin ostean, etxea botatzea erabaki dute. Izan ere, inguruko etxeen segurtasuna kolokan zegoen istripuaren ondorioz. Hala ere, alboan diren Intxaurrondo 4 eta 8ko herritarrek ?sutearen eraginez irtenarazi zituzten? ezingo dute bueltatu, \"segurtasun orokorra\" bermatu arte, txosten teknikoan jasotzen denaren arabera. Dagoeneko kendu dituzte arriskuan zeuden atal batzuk, eskuz. Eraisketa osoa egiteko garabi bat erabiliko da, eta enpresa bat kontratatu da lanetarako. Sutea sortu zenean segurtasun neurri lez Intxaurrondo eta Santanoste kaleak itxi egin ziren eta neurri hori berean mantendu dute egoera guztiz kontrolpean egon bitartean. Sutea joan zen domekan gertatu eta une horretan 72 urteko emakume bat eta horren semea zeuden eraikinean. Emakumea Galdakaoko erietxera eroan zuren kea arnastu zuela-eta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!