Etorkinentzako euskara ikastaroa, zazpigarrenez

Anboto 2011ko ots. 10a, 13:16

Etorkinen bertakotze prozesua errazteko asmoarekin antolatzen da ekimen hau, eta AISA programaren baitan kokatzen da.

Durangoko Udaleko Euskara Sailak etorkinentzako euskara ikastaroa antolatu du; Inmigrazio Sailak ere parte hartu du antolakuntzan. Etorkinen bertakotze prozesua errazteko asmoarekin antolatzen da ekimen hau, eta AISA programaren baitan kokatzen da. Udalak, gizarteratzeko prozesua erraztu behar duela uste du, eta horretarako tresna garrantzitsutzat jotzen du hizkuntza. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren Inmigraziorako Euskal Planaren baitan kokatzen da baita. Aurtengoa, egitasmo hau egingo den zazpigarren aldia izango da. Ikastaroa 60 ordukoa izango da; martxoaren 2an hasi, eta ekainaren 6an bukatuko da. Izena emateko azken eguna otsailaren 23a izango da; ikastaroan 16 urtetik gorako etorkinek eman dezakete izena. Matrikula egiteko 20 euro ordaindu beharko dira; klaseen %80ra joanez gero, ostera, dirua itzuliko da. Klaseak astelehen eta eguaztenetan izango dira, 18:30ean hasi eta 21:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!