Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat eginda, hitzaldi sorta antolatu du CNT sindikatuak \"euskal anarkosindikalismoaren 100 urteak\" aintzat hartuta. Hitzaldi guztiak sindikatuak Durangon duen egoitzan izango dira, 19:00etan.

Abenduaren 6an izango da lehenengo hitzaldia Inicio del anarcosindicalismo en Euskadi izenburupean. Bertan jardungo dute hizlari Isaac Puente elkarteko kidea den Juan Gomez Perinek eta El Hilo Negro Vasco liburuaren egileak, Alfredo Velascok.
Abenduaren 7an, Reflexiones sobre 70 años de anarcosindicalismo CNT (1939-2009) hartuko dau berbagai Manu Muner filosofo anarkistak , eta, abenduaren 8an, El anarcosindicalismo hoy. La CNT frente a la crisis CNTren Euskadiko Idazkari Nagusia den Enrique Hozek.