"Izurrite" bihurtzekotan den usoen arazoa konpontzea gura du DAZek

Anboto 2009ko abe. 2a, 11:57

\'Izurrite\' bilakatzeko bidean den usoen \'arazoari\' irtenbidea topatzeko Udala lanean hasi dadin gura du Durangoko Alde Zaharra (DAZ) elkarteak. Eta horretarako sinadurak batzeko mahaia jarriko dute abenduaren 6an, Andra Mariko elizpean.

\'Izurrite\' bilakatzeko bidean den usoen \'arazoari\' irtenbidea topatzeko Udala lanean hasi dadin gura du Durangoko Alde Zaharra (DAZ) elkarteak. Eta horretarako sinadurak batzeko mahaia jarriko dute abenduaren 6an, Andra Mariko elizpean. DAZek deituta, azaroaren 17an, batzarra izan zuten \'usoekin sortutako egoera aztertzeko\' 15 bizilagun-komunitate inguruk. \"Eraiki bakarraren arazo isolatua ez zela ikusi gendun. Askok eta askok sufritutako arazoaren aurrean laguntza eskatuz idatzia helerazi genuen Udalera, eta ikusi genuen kasu guztietan Udalak erantzukizuna saihestu zuela\". Azken urtean zelan igo den uso kopurua \'kezkagarria\' dela diote DAZekoek eta \'teilatu, teilatuarte eta zabalik aurkitutako tarteetan habiak\' egiten dituztela. Hainbat arazo sortzen direla ere gogoratu dute: \'zarata arazoak, teilatu, fatxada, teilatu-hodi zein bestelako eraikuntza-elementueen hondatzea; baita altzari, esekileku, balkoi, gas-hoditerietan be. Eta, txarrena dena, higiene eta osasun arazoak sortu daitezke\'. Aipatu legez, abenduaren 6an, domekan, jarriko dute sinadurak batzeko mahaia, Andra Marin, egun horretan DAZ elkarteak jarriko duen otzararen alboan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!