Manifestazioak izango dira Azoka egunetan

Anboto 2009ko abe. 4a, 15:00

Ez dugu nahi, ez dugu behar! lelopean manifestazioa deitu du abenduaren 7an, Durangon, AHT Gelditu! Elkarlanak. Gazte manifestazioa ere izango da bihar, Landakotik hasita.

Ez dugu nahi, ez dugu behar! lelopean manifestazioa deitu du abenduaren 7an, Durangon, AHT Gelditu! Elkarlanak. Azken urteotako hitzorduari eutsiz, Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat eginez egingo dute Abiadura Handiko Trenaren aurkako aldarria. Manifestazioak 18:00etan irtengo du Azoka albotik. AHT Gelditu! Elkarlanekoek gogoratu dute \"obrak gure lurra txikitzen\" dabiltzala eta dagoeneko hasi direla Udalatx mendia zulatzen. \"Elorrio, Arrasate eta inguruko herrietan ere berdina gertatu daiteke\". Durangoko Azokaren alboan materiala jarriko du salgai AHT Gelditu! Elkarlanak.

Gazteen deia

Bestalde, gazte mugimenduko hainbat eragilek bihar, abenduak 5, manifestaziorako deia egin dute. Hain zuzen ere, jaon zen astean emandako polizia operazio salatzea izango da helburua. Ibai Esteibarlanda elorriarra eta Eñaut Aiartzaguena iurretarra atxilotu zituzten sarekada hartan. Presoei eta \'Egunkaria\' auzian auzipetutakoei elkartasuna adierazteko deialdiak ere egin dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!