Ekorropak denda berria zabaldu du Durangon, arropa birziklatuz

Anboto 2009ko aza. 27a, 10:39

Denda berria zabaltzearen helburua Durangoko biztanleei zerbitzu hobea eta zabalagoa eskaintzea da, arduradunek azaldu dutenez. Honen bitartez bost lanpostu sortu dira, eta 260 pertsonak baino gehiagok laguntzen dute egitasmoan.

Hamar urte pasatu dira Ekorropak Durangon lehenengo denda zabaldu zuenetik, eta atzo bertan haren ordezkoa inauguratu zuten, ez oso urrun. Izan ere, Artekalen bertan zabaldu dute zerbitzua. Denda honetan birziklatutako arropak aurkitu genitzake, ekologikoki ekarpena eginez. Proiektu honek izaera soziala ere badauka. Ingurumen arloari dagokionez, aurrerapena ekartzeaz gainera, Ekorropa dendek 64 lanpostu sortu dituzte dagoeneko, gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden sektoreetako kideentzat. Denda berria zabaltzearen helburua Durangoko biztanleei zerbitzu hobea eta zabalagoa eskaintzea da, arduradunek azaldu dutenez. Honen bitartez bost lanpostu sortu dira, eta 260 pertsonak baino gehiagok laguntzen dute egitasmoan. ?Moda eta kalitatea eskura dagoz, prezio onean?, argitzen dutenez. Produkzio prozesuak aukera ematen duen besteko merke saltzen da arropa denda hauetan. Birziklapena Jantziak biltzeko ontziak dagoz kalean, eta hortik batu ostean Zamudioko lantegira eroaten dituzte. Bertan tratatu eta dendarako bidea hartzen dute jantziek. Horrelako arropak erosiz, jantzi bat egiteko isurtzen diren gasak ez isurtzea saihesten da; zuhaitz batek lau egun beharko lituzke kalte hori garbitzeko. 2008an, 2.463,23 tona ehun-gai kudeatu zituzten Zamudioko lantegian. Argiago azalduz, ia zortzi milioi jantzi, oinetako eta osagarri. Koopera gizarte sareko Josetxu Gonzalez, Bizkaiko Caritaseko Ana Sofia Telletxeak eta Durangoko alkate Aitziber Irigorasek hartu zuten hitza, inaugurazio ekitaldian. Gonzalezek ?denda hobe eta berriagoa? zabaldu dutela esan zuen, eta eskerrak eman zizkien lagundu duten guztiei. Telletxearen iritziz, Ekorropa dendak tresna oso garrantzitsuak dira gizarte laguntzan, eta denda barri honi esker, ?Durangoko gizartearengandik hurrago egongo gara?. Aitziber Irigorasek ?poztasuna? agertu zuen irekiera zela-eta. Udalak ?Proiektu hau gogotsu? hartzen duela adierazi zuen, euren lankidetza azaltzerakoan. Ingurumenarekin eta gizartearekin dituen helburuak nabarmendu zituen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!