Urritasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Geu Bek

Anboto 2009ko abe. 3a, 13:19

Premina bereziko familien Geu Be elkarteak \'Ez gaitzazu arraro begiratu\' lelopean ospatuko du Urritasunaren Nazioarteko Eguna, gaur. \'Hainbat urritasun motak jotakoen errealitatea hurbilduko\' dute, Andra Mariko elizpean, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Premina bereziko familien Geu Be elkarteak \'Ez gaitzazu arraro begiratu\' lelopean ospatuko du Urritasunaren Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an. \'Hainbat urritasun motak jotakoen errealitatea hurbilduko\' dute, Andra Mariko elizpean, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Goizean ginkana, mahai-ingurua eta errubera-aulkien zirkuitua izango dira. Bazkalostean, aerobic saioa, \'berdintasunaren aldeko golaren porteria\', umeentzat tailerrak, animazioa, txokolatea... Egun osoan, irudi eta erakustoki informatiboak jarriko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!