103 urte bete ditu Rosariok, uriko andrarik nagusienak

Anboto 2009ko aza. 27a, 13:14

Rosario Isacelayak, Durangoko andrarik nagusienak, 103 urte bete zituen azaroaren 24an.

Rosario Isacelayak, Durangoko andrarik nagusienak, 103 urte bete zituen azaroaren 24an. Udal ordezkariek zorionak eman gura izan dizkiote, eta Gizarte Ekintzako teknikari Maria Villarren eta Marijaose Balier alkateordearen eskutik lore-sorta jaso du. Bestalde, azaroaren 19an, 100 urte betetzea zuen familiarekin Alde Zaharreko Andresa Gonzalez de Audikanak. Auzokoek ere zoriondu zuten, Durangoko Alde Zaharra elkarteko (DAZ) eta Udaleko ordezkariek ez eze.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!