LTD dekodifikatzailea doan eskuratzeko plana abiatu dute

Anboto 2009ko aza. 23a, 16:09

Azaroaren 30a arte egin dezakete eskaria plan horren onuradun diren herritarrek, jakitera eman dutenez. Informazio gehiagorako, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 94 603 00 00.

Laster desagertuko da telebista analogikoa, Lurreko Telebista Digitalerako (LTD) jauzia eginez. Horren aurrean, LTD dekodifikatzailea doan eskuratzeko plana jarri du martxan Durangoko Udalak. Espainiako Gobernuko Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eskutik abiatu dute ekimena. Planaren hobariak jaso ahal izateko Durangon erroldatuta egon behar da, eta baldintza batzuk bete behar dira. Honako hiru kolektiboetako batean dagoenak dauka plan horren onuradun izatea: ikusmenean edo entzumenean %33tik gorako minusbalioa izatea, 65 urte baino gehiago izatea eta 1. edo 2. mailako menpekotasuna izatea, edo, 80 urte baino gehiago izatea eta bakarrik bizitzea edo 80 urtez gorako beste batekin bizitzea. Hala jakin eragin dute udal arduradunek.

Azaroaren 30a bitartean

Dagoeneko badago LTD dekodifikatzilea lortzeko eskaria egitea. Horretarako, Herritarren Arretarako Zerbitzura edo Nagusien Udal Egoitzara jo daiteke. Horrezaz gainera, Udalaren webgunea ere erabili daiteke : www.durango-udala.net. Azaroaren 30a arte egin dezakete eskaria plan horren onuradun diren herritarrek, jakitera eman dutenez. Informazio gehiagorako, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 94 603 00 00.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!