Tasetan “akordio puntuala” lotu dabe EAJk eta Aralarrek

Anboto 2009ko aza. 18a, 11:30

Zaborren eta estolderiaren gaineko tasa, TAOaren gainekoa eta ibilgailuak biltokira eroategatikoa %2 igoko dira 2010ean, gainerako tasa eta zergak daudenean mantenduz. Aralarrekin akordio “puntuala” lotu du EAJk, "errenta baxuenak babestuta" geratu direlako.

Zaborren eta estolderiaren gaineko tasa, TAOaren gainekoa eta ibilgailuak biltokira eroategatikoa %2 igoko dira 2010ean, gainerako tasa eta zergak daudenean mantenduz.  Aralarrekin akordio “puntuala” lotu du  EAJk, "errenta baxuenak babestuta" geratu direlako.

Izan ere, Aralarrek proposatuta %75eko hobaria ere lotu da zabor eta estolderiaren gaineko tasan, lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,5 baino gutxiago jasota dutenentzat.
Horretara, "izoztuta geratzen da tasa hori ere", dio EAJk, "errentarekin lotutako irizpideari lekua eginez". Gogoratu dute, baina, gizarte sarearekin lotuta, hobariok laguntza lez bideratzearen alde  daudela. 

Osotasunerako bat — Talde Mistoarena— eta 39 zuzenketa partzial —PPren 19, PSE-EEren 11 eta Aralarren 9— izan dituzte EAJ, PSE-EE eta Aralarren aldeko botoekin onartutako 2010erako ordenantza fiskalek; kontra egin zuten PPk eta Talde Mistoak, eta abstenitu egin zen EB-Berdeak.

Talde Mistoak zerga eta tasak aurrekontuarekin eztabaidatu behar direla berretsi du: "Diru-sarrerak eta gastuak batera kudeatu behar dira, eta Udalaren eskumenetik kanpora geratu arren, krisi egoera hau une egokia izan daiteke beste politika fiskal bat eskatzeko. Gutxien daukatenen aldeko neurriak ezin daitezke krisi egoerara mugatu". Tasak igo barik arlo batzuetan diru-irteerak txikitzea badagoela ere badiote; adibidez, liberazioak kenduz.

“Gutxienekoa” eskatuz

PPk "herritarren zama ekonomikoa arintzeko" zerga eta tasak izoztu ez eze hobariak behar direla dio. PSE-EEk "ardura politikoagatik" egin duela alde, baina kontsentsuetarako "gutxieneko bat" eskatu du. EAJren gestio "txarra" berretsi eta ordenantzak “zorroztasunez eta ekitatez" betetzeko eskatu dute: "Ez da ezer kobratu  20 bat terraza edo kutxazainek hartutako espazio publikoagatik"; euron 7 zuzenketa jaso dituzte.

Ibilgailuen gaineko tasan CO2 isurketen arabera zergatzeko Aldundira gutuna bidaltzea onartu da, eta herritarrei hobarien barri ematea, Aralarren eskariz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!