Durangaldeko Herri Komunikabideakeko lehendakari Gorka Barruetabeñak eta Aitziber Irigoras alkateak hitzarmena sinatu zuten astelehenean. Adostutako akordio horren bitartez, Anbotok urtean 40.000 euroko diru-laguntza jasoko du.
Alkatearen berbatan, ?Euskara Biziberritzeko Planaren irizpideak jarraituz?, euskara bultzatzeko helburuarekin hartu dute erabakia. Gaineratu duenez, aurrekontuen aldarazpena Aralar eta EB-Berdeekin adosterakoan, hitzarmena sinatzea erabaki zuten. Ildo horretatik, Aralarrek azaldu duenez, Anbotorekin ?justizia? egin da ,informazioa euskaraz ematen duen komunikabide batekin hitzarmena sinatuz: ?Beste udal batzuek biztanleko euro bi ematen dituzte eta Durango ere bide horretan dabil?.
Irailean egindako udalbatzarrean hitzarmena 2009-2011 urteetara luzatzea erabaki zuen Udalak (EAJ, Aralar, EB-Berdeak eta PSE-EE alde agertu zen eta PP kontra; Talde Mistoa abstenitu egin zen).
Anbotoko presidenteak adierazi duenez, ?pozik gaude, urte askoan Anbotok egindako eskaerari erantzun deutsalako Udalak, eta ditugun erronkei erantzuteko garrantzitsua delako ?.