Guztion Kultur arteko VIII. Topaketa, domekan, Landakon

Anboto 2009ko aza. 13a, 12:16

Aldarrikapen kalejira hasiko da 11:00etan, eta, gero, ekitaldia. Herri bazkaria egongo da gero, eta, 16:00etatik 17:30era, jarduera folkloriko eta sentsibilizazio tailerrak; Korrontzik joko du 17.30ean.

Guztion Kultur arteko VIII. Topaketa hartuko du, domekan, Landako erakustazokak. Mundu bereko auzokideak lelopean, “eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizatzea eta gaur egungo migrazio-kontrol guztiak salatzea” dauka helburu Harresiak Apurtuz, etorkinei laguntza emateko GKEen Euskadiko koordinakundeak, eta, horretarako Durangoko gizarte elkarteen laguntza izan du. Atzeraldi ekonomikoa “aitzaki”, migrazio-politiken “gogortzeak” sortutako ondorio larriak salatu dituzte.

Etorkinak eskubidedun pertsonak direla aitortu gura dute, jardunaldian, “eta ez gutxi batzuen beharrizan ekonomikoen menpeko eskulan soila”. Baita Espainiako Zigor Kodean egindako aldaketa “gaitzetsi” ere: “Kalean saltzea galarazi eta  zentroetan bidegabeki eta egoera irregularrean dauden etorkinenganako errespeturik ez du erakusten”. Atzerritarren Legearen menpe “guztiz diskriminatu” bizi diren etorkinen defentsan jarraitzeko asmoa ere berretsiko dute. Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzako, Aldundiko eta Udaleko ordezkariek parte hartuko dute.

Aldarrikapen kalejira hasiko da 11:00etan, eta, gero, ekitaldia. Herri bazkaria egongo da gero, eta, 16:00etatik 17:30era, jarduera folkloriko eta sentsibilizazio tailerrak; Korrontzik joko du 17.30ean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!