Zabor eta estolderia, TAOa eta ibilgailuak gordailura eramateagatiko tasak %2 igotzea proposatu du Aralarrek, zerbitzuon helmena %100ekoa izan daiten. Baldintza horren menpe jarri du Gobernu Taldeak 2010eko zerga eta tasak izozteko proposamena.
Eztabaida “faltsua” deritzo EAJrenari: "tasetan marjina handiagoa daukagu, eta gure zabor eta ibilgailuetaz dihardugu. Aitzakia populista da krisi egoera, eta ez da kudeaketa on baten eredu”.
Ibilgailuen gaineko zerga oinarria CO2 isurketen araberakoa izan dadin Aldundiari proposamena egitea ere eskatu du, eta proposatu jasotako hobariak herritarrei “didaktikoki” helaraztea. Hala ere, Aralarren zuzenketa batzuk jaso egin ditu EAJk; adibidez, zabor eta estolderiaren ganeko tasan hobaria gutxieneko soldata interprofesionala baino 1,5 bider gehiago kobratzen dutenentzat.
PPren “gutxien daukatenei” bideratutako 17 hobarietatik lau jaso ditu EAJk. Durangok krisi ekonomikoa "asko" sufritzen duela-eta, zerga eta tasak izoztea ez da nahikoa PPrentzat, eta hobariak behar dira, "ahal den neurrian durangar askoren zama ekonomikoa leuntzeko”. Gutxien daukatenei ez ezik, mugabako kontratuekin andren enplegua sustatzen dutenei, edo etxean, ibilgailuan, enpresan edo auzo komunitatean ingurumena hobetzeko politiken alde egin dutenei lagundu gura diete..