Kamioi batek su hartu zuen Durangotik Abadiñorako bidean

Anboto 2009ko aza. 12a, 16:36

Eguerdiko 12:30ean joan dira suhiltzaileak sua amatatzera. Kamioiak altzairuzko bobinak garraiatu ditu, eta Sabeco aurreko biribilgunean geratu da sua hartu duenean.

Gaur eguerdian su hartu du kamioi batek N-636 errepidean, Durangotik Abadiñorako tartean. Suhiltzaileak hurreratu eta garrak amatatu dituzte.

Kamioi honek altzairuzko bobinak garraiatzen zituen, eta oraindik ez dago argi zerk eragin duen sutea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!