Zinegotzi kargua utzi du EB-Berdeen Sabino Bilbaok

Anboto 2009ko aza. 13a, 13:43

\"Lan arrazoiak\" medio kargu hori uztea erabaki du. Asteon aurkeztu du ardura hori uzten duela dioen idatzia udalbatzarrean. Bilbaok Anbotori argitu dionez, \"hasitako lan berriak ez dit uzten zinegotzi moduan ditudan eginbeharrei behar den moduan aurre egiten\".

Sei urte eta erdian EB-Berdeen ordezkari moduan jardun du zinegotzi lanetan Sabino Bilbaok, hala ere, \"lan arrazoiak\" medio kargu hori uztea erabaki du. Asteon aurkeztu du ardura hori uzten duela dioen idatzia udalbatzarrean. Bilbaok Anbotori argitu dionez, \"hasitako lan berriak ez dit uzten zinegotzi moduan ditudan eginbeharrei behar den moduan aurre egiten?. 2003tik gaurdaino Udalean egindako bideari \"oso positiboa\" deritzo, \"bai arlo pertsonalean bai politikoan?. Aitatu dezagun 2007tik Euskal Fondoan Durangoko ordezkaria ere badela 2007tik. Lotzeko gairik utzi duen galdetuta, Landakoko haurtzaindegia aitatu du Bilbaok: \"Baina, EB-Berdeak, Aralarrek eta Gobernu Taldeak akordioa lotu dugu eta ia 2010ean lanak hasterik dagoen. Baina, pozik nago bideratuta dagoen gaia da-eta\". Nabarmendu du udalean sartzean, haurtzaindegi publikoak sortzea izan zela helburuetako bat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!