Intxaurre kultur elkarteko zazpi juntakide Audientzia
Nazionalera deklaratzera deituta zueden, azaroaren 13rako. 2007an
Guardia Zibilak Intxaurreko egoitzan egindako miaketaren harira deitu zituzten, “talde terroristako kide” izatea leporatuta. Azkenean, baina, eguna atzeratu egin dute.
Audientzia Nazionalak hartu du erabakia, eta oraindik ez da data zehatzik jarri kasuari berriro ekiteko.