Hala ere, alboan den futbito zelaiko erabiltzaileendako ere izango den iturria falta da, mugikortasuna murriztuta daukaten umeentzat gailu bat ez ezik: “Arazo tekniko batzuk somatu ditugu, eta gaia irisgarritasun lan-taldera eroango dugu aztertzeko", Aitziber Irigoras alkatearen berbatan. Udalak 147.357 euro inbertitu ditu.
Mugikortasun murriztukoentzat edo ume-gurditxoa daramatenentzat bigarren bidea ere atonduko da jolasgunera sartzeko. Ilobarekin zegoen Juan Jose Mendiolak komunak bota ditu faltan. Udalak ez du halakorik aurreikusi.
