Eraldaketa “sakon” baten alde 10 neurri “zehatz” eta “bideragarri” aurkeztu ditu Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, ESTEE/EILAS, EHNE eta HIRU): “Justizia sozialean, berdintasunean, aberastasun eta lan produktibo zein erreproduktiboaren banaketan oinarritutako” bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde.

Egungo krisiari “eredu” krisia deritzote, eta horren aurka egindako greba orokorraren “arrakasta” nabarmendu arren, krisi hori gainditzeko “ezer” ez dela egin gogoratu dute Durangaldeko sindikatuotako ordezkariek.
Hori da dekalogoaren alde hasitako sinadura kanpainaren oinarria: “Instituzio eta agintariei eraldaketa sakon eta benetakoa eskatzea, politika sozial, ekonomiko eta lan arlokoak aldatzeko”. Diotenez, agintariekin aurrez aurre jartzea erabaki dute, “eurekin batuta antzerkia egitea erabaki duen gitxiengo sindikalak ez bezala”.
Kanpaina abiatu dute
Euskal enpresetara joko dute urria eta azaroa bitartean, eta abenduan kalera irtengo dute: “Euskal lantokietako langileez gainera, badagoelako gizartearen beste zati bat (langabetuak, ikasleak, pentsionistak…) aldaketaren beharra ikusten duena”, diote.
Horretara, Durangaldeko herri nagusietan sinadurak batzeko mahaiak ipiniko dituzte; Euskal Liburu eta Disko Azokako egunak ere aprobetxatuko dituzte horretarako. Azaroaren 13an Gasteizen, eta abenduaren 11n Iruñean, deialdi bi egin dituzte, EAEko eta Nafarroako aurrekontuen inguruan.