Aurten 43. aldia izango duen Umeen Euskal Jaiak 500 bat dantzari batuko ditu domekan. Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeen eskutik eratutako jaialdia 12:00etan hasiko da, dantzarien desfilearekin.
Durangarrek euren etxeetan hartuko ditue bazkaltzeko hurreratutako neska-mutilak, eta 16:30ean berriro elkartuko dira Merkatu Plazan. Dantza alardea 17:00etan hasiko da, Ezkurdin.
Honako dantza taldeak izango dira parte-hartzaile Tronperri eta Txoritxu Alai ez eze: Iremiñe (Berriz), Lore Gazteak (Arrasate), Salleko dantza taldea (Sestao), Txindurri (Ermua), Talde Batua eta Iluntze (Abadiño), Andasto (Atxondo), Besaide (Elorrio), Urki (Andoain), Andra Mari (Mañaria), Mutrikuko dantza taldea eta Otxandioko dantza taldea.