Transformados Ibaizabal enpresak bederatzi urteko antzinatasuna daukan langilea, “CCOOko zerrendan agertzeagaitik bidegabe kaleratu” dutela salatu dute. “Sindikatu jazarpena” salatu du CCOOk, ohar batean. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Hauteskunde sindikalen aurrean, zuzendaritzak CCOOko hautagaien kontrako “boikot eta jazarpen estrategia” hartu duela diote, “delegatu izateko hautagai baten kaleratze arbitrarioarekin amaituz”. Barikuan, urriaren 23an, 12:00etan, elkarrateratzera deitu ditu delegatuak CCOOk, enpresaren aurrean.
Ibaizabal Taldearen hiru lantokietako —Durango, Abadiño eta Izurtzan— batek “aurpegi diktatorialena” agertu du CCOOren ustez, “askatasun sindikalaren kontrako zirikatze estrategia hotz horrekin”.
“Bidegabekeria aitortuz” kaleratzearen berri baino ez jako eman, burofax bitartez eta “arrazoirik eman gabe”. Agerian utzi ei dute “fede gaiztoa”. Eskubide guztiekin langile hori berriro hartzea eskatu du CCOOk.