Morositatea: zelan saihestu ez-ordainketak, izenburu horrexekin antolatu du ikastaroa Dendak merkatari elkarteak.
Diotenez, “gero eta nabarmenagoa da ez-ordainketen igoera eta horreek kobratzeko zailtasuna, eta horrek premiazko gaitasun eta ezagutzak bereganatzera derrigortzen gaitu. Horretara, kobrantza arin eta seguruagoen alde, arriskuen jarraipen hobea lortu gura dugu”. Urriaren 26tik 30era izango dira eskolak, 14:15etik 16:15era, elkartearen egoitzan.
Kobrantzetarako negoziaketa eta limurtze teknikak landuko dituzte, ez-ordainketak berreskuratzeko eta egoera horreek saihesteko. Kafe-komenta teknika erabiliko dute horretarako. Izen-ematea: 94 681 81 42.