Tabirako ponpatze-estazioaren egitasmoaren baitan jasotako hornitze-lanak gauzatzeko, bulkatze-lanetarako eta Eguzkitzagoenako ur-biltegi erregulatzaile berrirako lan-hitzarmena sinatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak eta Udalak.
Halan jakin eragin dute foru arduradunek. Lan guztiotarako, ia 2,6 milioi euroko inbertsioa egin beharko du diputazioak.
Biltegi berria
Hegoaldetik hornituko du Durango biltegi berriak, hornidura sarea sendotuz. Orain, Garaizarko biltegiaren bitartez hornitzen da —4.000 metro kubikoko edukiera dauka—, azaldu dutenez. Horretara, Eguzkitzagoienan dauden bizileku berriei “presio egokia” emateaz gainera, hirigune osoko hornidura-sistema “sendotuko” du egitasmoak. Biltegia betetzeko, “premiazkoa” ei da ponpaketa-estazio berria, ura hartunetik Mañaria-Ermua sarera bulkatuko duena, diotenez.
Bizkaiko hainbat udalerritan ur-hornidura sareak hobetzeko onartutako proiektu sortaren barruan dago lan hau; 31.500 etxe baino gehiago baliatuko da hobekuntza horreetaz.