Intxaurrondo kalea itxi egingo dute

Anboto 2009ko urr. 20a, 17:44

Ur hornidura eta saneamendu hoditeriak berritzeko lanen eraginez itxi egingo dute Intxaurrondo kalea; Balbino Garitaonandia plazaren eta Laubideta kalearen arteko zatian. Urriaren 27tik abenduaren 24ra (biak barne) egongo da itxita, udal arduradunek jakin eragin dutenez.

Horretara, Balbino Garitaonandiatik Alde Zaharrera sartzeko, San Frantzisko kaletik jeitsi eta kontrako norabidea hartu beharko dute gidariek, lanak amaitu arte ezingo dute Laubidetatik sartu-eta.

Bestalde, garaje kaltetuetako administratzaileek, denpora tarte horretan, TAOaren 1 gunean aparkatzeko txartel berezia izango dute,  TAOaren bulegoan (Txatxiena kalean) bertan kaltetutako auto-marka eta matrikula zerrenda aurkeztu ondoren. Gaineratu dutenez, kalearen zati hori asteburuetan bakarrik zabalduko dute, kaltetutako garajeetara sartzeko; San Frantzisko kaletik sartuko dira horiek ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!