Durangoko Udalak bere "gaitzespenik indartsuena" adierazi du asteburuan izandako ekintzaren aurrean. "Herritarrak beldurtzeko basakeria-ekintza" moduan deskribitu du erasoa, eta elkartasuna helarazi nahi izan die "ikaratutako pertsonei".
Horrez gainera, "ekintza horiek sustatzen dituzten taldeei indarkeriaren zentzugabekeriari buruzko gogoeta" eskatu die.
Igande goizaldeko 03:45 inguruan gertatu zen kale erasoa, Herrizaingo sailaren arabera. Madalena plazan, jaietako zerbitzu berezia eskaintzen zuen autobusa erre zuten aurpegia estalita zeramaten dozena bat lagunek. Bidaiariak eta gidaria jeistera behartu ostean, kristalak apurtu eta molotov-koktelak bota zituzten barrura.
Ekintzaren ondorioz ez zen inor zauritu, Herrizango sailak argitu duenez.