Elhuyar Aholkularitzak eratutako EuskaraGAZ parTE hartuz jardunaldiek 40 bat lagun elkartu zituen Landako Elkartegian. 
Euskara, gazteak eta parte-hartzea: hiru arlo horreetan izandako esperientziak partekatzeko aukera izan zuten, eta talde dinamikan batu zituzten azken ondorioak ere. Oro har, balorazio oso ona egin zuten edukien eta erabilitako metodologiaren inguruan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako udal teknikariak ziren gehienak, gazte zein euskararen alorrekoak. Hala ere, Gazteleku eta Ludoteketako teknikari eta langileak ere hurreratu ziren. Berrizen gazteekin egindako parte-hartze prozesua eta Deban gazteen artean euskararen erabileran zelan eragin duten hartu zituzten hizpide, besteak beste.