Borrokalariekin hitzordua, ‘Agurrik gabeak’ gomuta ekitaldian

Anboto 2009ko urr. 15a, 13:29

‘Agurrik gabeak’ borrokalari antifaxistei II. omenaldia antolatu du Durango 1936 elkarteak, urriaren 23an. Olmako tximiniaren alboan egindako aurresku eta lore-eskaintzarekin hasiko da ekitaldia, 20:00etan. Ondoren, Plateruena kafe antzokian egingo dute aurkezpena.

‘Durango, oroimenaren gogoan’ dokumentala aurkeztuko dute, 20:30ean Plateruenean, eta ondoren Fermin Balentziaren kantaldia izango dute. 1936ko estatu kolpe faxistari aurre eginez eta Errepublikarekin eta Euskadiko Gobernuarekin bat eginez, bizitza askatasunaren, justiziaren eta Euskal Herriaren nazio-eskubideen alde eman zuten durangar eta iurretarrei egin gura die gorazarre Durango 1936 elkarteak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!