Azterlan metalurgia ikerketa zentroak %15 igo du fakturazioa, 7,7 milioi eurora ailegatuz. Halan jakin eragin dute enpresako arduradunek, ohar baten bitartez. Iaz 800.000 euro arteko inbertsioa egin zuen lantokia Alienaldi industriagunean duen enpresak.
Hainbat sektoreko enpresekin kontratatutako egitasmoetan dauka oinarri fakturazioaren gorakada horrek. Galdaketa, automozino zein sektore eolikoko enpresekin, kasurako: “Euren beharrak identifikatzera eta lehiakortasuna hobetzea laguntzera zein maila teknologikoa igotzera bideratutako egitasmoak izan dira”, argitu dutenez. Pedro Intxausti zuzendari orokorraren berbatan, “azkeneko urtean gure bezero askoren aliatu estrategiko izatearen aldeko apostua mantendu dugu, bide luzeko hartu-emanen mesedetan”.
Azterlan 30 urtetik gorako esperientziadun ikerketa zentroa da. Automozio eta energia berriztagarrien sektorean dago espezializatuta; doktore, injineru eta tekniko artean 80 bat adituk dihardute bertan.