Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako manifestazioa deitu dute, astebururako, Durangon. AHT Stop lelopean egin dute deialdia, zapaturako.
Udaletxetik irtengo da manifestazioa, 18:30ean, Durangoko AHT Gelditu Elkarlanak jakin eragin duenez. Proiektu "zentzugabe eta inposatu" horrekin ados ez daudenen taldea da hori, sindikatu, alderdi, talde eragile, eta, batez ere norbanakoek osatua. Deialdiarekin bat egitera deitu dute.