Berriztutako Ezkurdiko kioskoa zabaldu dute

Anboto 2009ko urr. 8a, 13:11

Guztiz berriztuta eta Tabira musika bandaren doinuek lagunduta aurkeztu dute Ezkurdiko kioskoa jendaurrean; baita garbiketa sakona izan duen Ezkurdi parkea bera ere, urmaelaren ordez jarritako lorategi japoniarrarekin.

Kiosko_IBAN01_copy.jpgGuztiz berriztuta eta Tabira musika bandaren doinuek lagunduta aurkeztu dute Ezkurdiko kioskoa jendaurrean; baita garbiketa sakona izan duen Ezkurdi parkea bera ere, urmaelaren ordez jarritako lorategi japoniarrarekin.

Uda aurretik hasi ziren berrizten, eta 220.000 eurotik gorako inbertsioa izango da. Espainiako Gobernuaren Tokiko Inbertsinoen Estatu Fondoen bitartez aurre egin die Udalak lanoi.

Ur-kanal zein urmaela harriz estaldu dituzte, Aitziber Irogoras alkateak azaldu duenez: “Ura mugitzeko sistema apurtu zela 20 urtetik gora dira, eta ura geldirik egon da. Hori kendu eta harriak ipini ditugu”. Kioskoa, berriz, guztiz berriztatu dute. Eskailerako barandak aldatzea falta den arren, estalkirako tratatutako zura erabili dute —hezetasunetik babestu dabe—, eta Ezkurdi osoko argiteria ere ordezkatu dute: “Argi-kutsadura baxuko farolak jarri dira, gehiago argitzen dutenak”, dio alkateak.

Sartzea galarazota

1905ean jarri ei zuten Ezkurdiko iturria, baita kioskoa ere. Azken horretara sartzea, baina, 2008ko udatik galarazota egon da, “estalkia oso txarto, jausteko arriskuan zegoelako. Orain, hainbat durangarren bizipenen sinboloa berreskuratu dugu”, Irigorasen berbetan. Ezkurdiko plazaren proiektuak 1970ean Espainiako Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!