Zapatukoa, berriz, Xarma, DSM-5 (Valentzia) eta Emon taldeen txanda izango da. Aurretik, 18:00etan, Gernikaren Heriotza kale antzerkia ere eskainiko dute, Balbino Garitaonandia plazan; Euskal Preso eta Iheslarien Eguna izango da hori.Gazte Egunerako —San Fausto bezpera—, herri-bazkaria, gazte olinpiadak, erromeria eta kontzertuak eratu dituzte, besteak beste; hilaren 13rako, txosnetako bazkaria eta erreka jaitsiera. Tres 41, The Riff Truckers, Lor, Brakan, Banda Batxoki eta Kop izango dira hurrengo asteburuan. Kiki, Koko eta Moko pailazoak ez eze.