PSEk “ezkutakeria” salatu du trenaren lurperatzean

Anboto 2009ko ira. 30a, 15:07

Trenbidea lurperatzeko egitasmoaren “hirigintza hitzarmenaren zirriborroa” baino ez dagoela dio Durangoko PSE-EEk, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordearekin batu ondoren. “Beste alderdiei ezkutatu egin zaien Ibarretxeren Gobernuak sinatu gabeko eta aurrekontu gabekoa asmoa”, salatu dutenez eskatzen duen mailan” egoteko erantzun diote, “hain egitasmo garrantzitsuaren alde” lanean hasteko dei eginez.

Sozialisten bozeroale Pilar Riosen berbatan, “alkatea, gauzak ezkutatuz eta gezurrak esanez, berriro saiatu da arduragabekeria sentsazioa beste talde politikoei egozten. Berak eta EAJk bakarrik —martirrarena eginez— jarri dutenean arriskuan hiriaren garapenerako egitasmo garrantzitsuena”. Ituna egin eta sinatu ezean “ameskeria hutsa da lur horietan egingo litzatekela esaten den guztia”. Gezurtatu egin dute Jaurlaritzak “Durangon inolako obrarik gerarazi” izana.

Trena lurperatzen badabiltzatela eta lanak ez direla “inoiz gelditu” dio Riosek: “Pena da alkatea aurreko Jaurlaritzarekin, bere alderdiak gobernatu zuen hiru legealdietan, itunik lotzeko gai izan ez izana”. Lanok eta libratutako lurra urbanizatzea “lehentasuntzat” ei dute, eta ituna sinatzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute.

“Errudun bila”

Durangoko PSE-EE “errudun bila” baino ez dabil EAJren ustez: “Eta Gobernu Taldeak urteak daramatza, Durango eta inguruarentzat motore turistiko, komertzial eta enpresariala izango den egitasmoarentzat irtenbide bila apustu egiten”. Hasieratik gainean direla diote, eta sozialistek “euren alderdiari erantzukizun gehiago” eskatu behar diotela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!