Euskara, gazteak eta parte-hartzea hartuko dituzte hizpide, urriaren 8an, eguenean, Landako Elkartegian. Horiexek izango dira Elhuyar Aholkularitzaren eskutik antolatutako EuskaraGAZ parTE hartuz jardunaldien hiru ardatzak.
Esparru horreetan izandako bizipenak partekatu gura ditu Elhuyar Aholkularitzak gainerako eragileekin. Esaterako, Berrizen gazteen jarrerak aktibatzeko prozesua gidatu du Elhuyar Aholkularitzak, eta bertako alkate Javier Azpitartek Udalak horrelakoetan daukan arduraz eta hartu beharreko jokabideaz hausnartuko du. Euskararekiko jarrera eta aurreritziez hausnartzen lagundu die Debako gazteei ere Elhuyarrek, holan euskararen erabileran eragiteko, eta euren esperientzia ere azalduko dute, 09:30ean hasiko diren jardunaldietan. Topaguneko Sonia Perezek ere berba egingo du. Informazio gehiagorako: 94 466 88 16