Santa Ana plazako indusketa lanetara eratutako bisita gidatuetan 840 lagunek —durangarrak 787 izan dira eta EAEkoak 44— parte hartu DUTE; 40 bisita gidatu egin dira. “Bete-beteko arrakasta” izan dutela nabarmendu dute. Izan ere, 24 talde antolatzen zen helburua (360 lagun batuz).
Horixe izan da Turismo Bulegoaren iraileko eskaintza turistiko aipagarriena. Santa Anan aurkitutako XV. eta XVIII.eko aztarnekin egin leitekena erabakitzeko herritarrek iradokizunak ere eman ditzazkete. Horreterako hementxe klikatzea dago. Teknikari eta politikoek balorazinoa egin ondoren erabagi bat hartzeko.
Iraileko datuak “oso positiboki” baloratu dituzte: 2.494 kontsulta izan dituzte; Santa Anakoak eta bestelako bisitak barne, 985 zerbitzu turistiko kudeatu dituzte, Master&Go eta Auto Klasikoen Rallyarekin lotuta 259. Era berean, Lariz Torrera aldatzeari turismo zerbitzurako “erabakiorra” deritzote.