Aurten hasitako bidearekin “koherentzia” gordetzeko, lehengoan mantendu gura ditu zerga eta tasak Gobernu Taldeak. Gainerako udal taldeei egindako proposamenak hobariak ere dauden legez mantentzea jasotzen du.
Egoera ekonomikoak “bereziki gogor jo du eskualdea; bistako errealitatea da: gizarte laguntzak eskatzera datorren herritarretan ikusi daiteke”, arrazoitu du Aitziber Irigoras alkateak.
Udalkutxa albo batera itzita —Aldunditik datorren laguntza—, 2,59 milioi euro gutxiago aurreikusi dute, Udalaren ohiko diru sarreretan bakarrik: %18 gitxiago, “aurreikusi ezin leitekezenak, ez ordaintzeak, adibidez, albo batera itzita”, dio alkateak. Batez besteko horretan, gehien plusbaliek (-%67), eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergak (-%78,95) eta irekitze baimenek (-%63) eragiten dute. Ondasun Higiezinen Gaineko (%6) edo Ibilgailuen Gaineko zerga (%2) bitartez diru-sarrera gehitzea aurreikusi dute.
Eguzkitza
Enplegua sustatzeko, bazterketa arriskuan daudenei laguntzeko edo gizarte laguntzak indartzeko 2009an hasitako bidea aitatu dute. “Horretan jarraituko dugu, ahal den neurrian beste erakundeekin lanean”. Eguzkitzako industriagunea ere “berpiztu” gura dute, “egoera honetatik irtetzerako prest egon dadin, eta askotariko industria jarduera bultzatzeko”.
Diotenez, “egongo da gutxiagoren aldekorik, baina, utzi ezin ditugun zerbitzuak eta indartu behar direnak ere —Gizarte Ekintza—,hor dagoz. Gure obligazinoei aurre egiteko baliabiderik ez geunke zero azpitik jardunez gero”. Taldeekin akordioetara heltzeko ahalegina egingo du EAJk .