Establezimendu guztietan 25 liburu egongo dira eskura; berdinak leku guztietan. Horretara, establezimendu horietako baten liburu bat irakurtzen hasten denak orri-markagailua izango du eskura, zer liburu irakurtzen diharduten eta zer orrialdetan itzi duen zehazteko eta liburuok dituen beste edozein establezimendutan jarraitu ahal izateko. Erosketak luzatu daitezkeen komertzioei eta egonaldia irakurketekin “arindu” dezaketen ostalaritza establezimenduei dago zuzenduta. Horrela azaldu dabe Dendakeko ordezkariek, eta identifikatzeko txartela edukiko dute erakusgai. 1. 200 euro
Dendak merkatari elkarteak egin dio aurre 1.200 euroko gastuari. Komertzioa, aisialdia eta kultura uztartuz kontsumitzaileari “eskaintza aberatsa” eskaini gura die: erosketa “une atsegin eta lasaia” egitea ‘Slow City’-k aditzera eman gura duen legez, argitu dutenez.
Ekimenarekin bat egin dutenak
Anboto taberna
Atxo Fun Fun
Katazka taberna
Leku Berri taberna
Maite taberna
Pol-Pol taberna
Rugby taberna
Gaztelu jatetxea
Zahartzu-Karreto taberna
Alzaa ostatua
Misarbe kafetegia
Murgoitio oinetakoak
Maybel oinetakoak
Goien oinetakoak
Tabira oinetakoak
Lurbi garagardotegia
Cien Pies
Instituto Óptico
Ilargi argi-denda
Qukoa
Plateruena kafe antzokia
Taket
Pizeli barne-dekorazinoa